Dastaketa berezia

Ekitaldiaren Xehetasunak

Ekitaldiaren Xehetasunak

Irailaren 26an, Mandabide Gastrotekan esperientzia berezi batera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, ardo hautaketa zaindu batez gozatzeko aukera izango duzue, gure gonbidatutako upategiarekin: Bodegas Muga. Aukera aparta izango da Errioxako JDKko ardoen dotoretza eta nortasuna ezagutzeko, beti ere kantauri itsasoaren ur-izkiña bezalako ingurune pribilejiatu bat izanik gaualdi hau ospatzeko leku paregabea.

  • Bodegas Muga ardoen aukeraketa, beren adituek aurkeztua.
  • Gure chef exekutibo Urko Arroyok prestatutako menu berezia.
  • Bost zentzumenez gozatzeko giro atsegin eta berezia.

Lekua

Mandabide Jatetxea
Zarauzko malekoia

Noiz

Ostirala, irailak 26
- 20:00-20:30 Harrera terrazan
- 20:30 Jangelako mahaien banaketa

Zenbatekoa

65€

Gonbidatutako Upategia

90 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Bodegas Muga Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatua (JDK) osatzen duten erreferente handienetako bat da. 1932an sortua, Haroko Estazio auzo enblematikoan, familia-upategi honek tradizioarekiko errespetua eta etengabeko berrikuntza uztartzea lortu du, beti ere bikaintasun enologikoari leial mantenduz.

Mugan xehetasun oro zaintzen da: Errioxa Altuko paraje pribilegiatuetan kokatutako mahastiak arretaz hautatzetik, upategiko lan zehatz eta berezietaraino, non ardoak artisau eran egiten dira. Bere ezaugarri bereizgarriena haritza prozesuaren fase guztietan modu esklusiboan erabiltzea da —hartzidura, hazkuntza eta fintzean—, ardoei nortasun paregabea eta izaera berezia emanez.

Nazioartean aitortu eta sarituak izan diren ardo hauek, filosofia baten islada dira: lurrarekin errespetuz jokatu, Errioxako nortasuna zaindu eta dastatzen duenari emozioa transmititu. Ardo zuri fresko eta dotoreetatik hasita, konplexutasun handia daukaten ardo beltzetaraino, Bodegas Muga tradizioaren eta abangoardiaren arteko oreka perfektua da.

Kata honetan bere unibertso enologiko osoaren aberastasuna ezagutzeko aukera izango duzu, Errioxako zapore eta usainen bitarteko benetako bidai sentsorial bat biziz. Historia, grina eta bikaintasuna kopa berdinean biltzen dituen esperientzia.

DASTATUKO DIREN ARDOAK

Ardo bakoitzak uztarketa bat izango du, bere ñabardurak eta konplexutasunak nabarmentzeko.

ZELAIA PREMIUM

Muga Rosado 2024

ZELAIA PREMIUM

El Andén de la Estación 2021

HIRUZTA TXAKOLIÑA

Muga Blanco 2024

HIRUZTA BRUT

Prado Enea Gran Reserva 2016

DOBLE R

Cava Conde de Haro Brut Rosé 2022

Afari maridatua

Esperientzia gastronomiko berezia, ardo-dastaketako ardo bakoitza goratzeko pentsatua. Gure chefak menu formatuan prestatutako dastatze-plater sorta sortu du, ardo bakoitzarekin elkarrizketan arituko direnak, usainak, zaporeak eta sentsazioak indartuz.


Emaitza itsasoaren aurrean bizi daitekeen afari paregabea da, non Mandabideren sukaldaritza eta Bodegas Muga-ren ardoak protagonistak diren. Menuan aldaketa txikiak gerta daitezke, beti ere hautatutako ardoekin oreka perfektua bilatzeko helburuarekin.

Baba-loreak urdaiazpiko kurruskariarekin

Ontto arroz krematsua foie freskoarekin

Bakailao kokotxak pil-pilean

Behi masail gisatua patata krematsu eta txip-barazkiekin

Gazta flana karamelu gazituarekin

Mandabide Gastroteka

Bizi esperientzia enogastronomiko paregabea Mandabide Gastrotekan. Gozatu ardo hautaketa zaindu batez, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen gaualdi berezi batean, maridaje gastronomiko esklusiboarekin.

Erreserbak

Dastatze esklusibo honetarako plaza kopurua mugatua da. Erreserbak inskripzio orden zorrotzean berretsiko dira. Edukiera osatuz gero, itxarote-zerrendan izena eman dutenei etorkizuneko edozein disponibilitateren berri emango zaie. Eskerrik asko ekitaldi berezi honetan parte hartzeagatik.